Bertrand Tavernier
Zinemagilea
Lyon, 1941. Zuzendari eta gidoilari frantziarra, EABko zinemaren jarraitzaile sutsua, Frantziako zinegile arrakastatsuenetakoa da, baita konpromiso handikoa ere. Hainbat genero lantzeko gai da, betiere eduki ideologiko handiko edukiak oinarri hartuta. Sorbonan egin zituen abokatu ikasketak eta zinemagintzan egin zituen hastapenak Jean-Pierre Melville zuzendariaren laguntzaile gisa. Lan ugari zuzendu ditu, besteen artean Capitaine Conan, Ça commence aujourd’hui, L’horloger de Saint-Paul edota Round Midnight. Historialari eta kritikaria da eta Lyongo Institut Lumière entzutetsuaren presidente.
Elkarrizketa: Joxean Fernández
Euskadiko Filmategiko zuzendaria da 2010eko abenduaz geroztik, eta 2011ko urtarriletik, berriz, Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. Nanteseko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian, eta Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian dago espezializatuta. Zaragozako Unibertsitatean eta Nanteseko Unibertsitatean Doktore da, Zinema eta Guda Zibila Euskadin (1936-2006) izenpeko doktore-tesiarengatik.
- Iraupena:
- 20 min.