Canal Europa

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

Canal Europako edukiak eskuragarri egongo dira askotariko euskarritan, hala nola, zenbait hizkuntzatan grabatu eta azpititulaturiko bideoetan, eta gure webgunetik jaitsi ahal izango diren audio podcast­etan: www.canaleuropa.eu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoari esker eta erakunde publiko zein pribatuen lankidetzarekin egiten dugu Canal Europa Donostiatik, Gipuzkoako hiriburutik.

Donostiatik, beraz, munduarekin etengabeko elkarrizketan aritzeko bokazioarekin. Eskerrik asko zuen arretagatik.

Jakintzaren hedapenerako gune irekia