Agnieszka Holland
Zinema Zuzendaria
Polonia, 1948. Zinemagile eta gidolaria. Ezaguna da Poloniar zinemaren olatu berrian egindako ekarpen politikoengatik, eta bertako zinemagile nabarmenetakotzat hartzen da. Pragako Zine eta telebista Akademian ikasi ostean, Krzysztof Zanussi eta Andrzej Wajda zuzendarien laguntzaile gisa jardun zuen. 1981. urtean Frantziara emigratu zuen. Bere titulu esanguratsuenetakoa da Europa Europa (1991), eta besteen artean In Darkness (2011) zuzendu zuen, Atzerriko Film Onenaren Oscar saria eskuratu zuena. 2017. urtean Zilarrezko hartza lortu zuen Berlingo Zinemaldian Spoor filmaren zuzendaritzagatik.
Elkarrizketa: Miren Gutiérrez
Miren Gutiérrrez Analisia, Ikerketa eta Datuen Komunikazioan Aditua Programaren zuzendaria da eta komunikazio irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Londreseko Overseas Development Institute-eko (ODI) Klima eta Ingurugiroaren Programaren Komunikazio Zuzendaria da. 20 urtetik gorako ibilbidea urratu du kazetari, editore, berriemaile eta erreportari gisa munduan barrena, eta horrez gain, Greenpeace Españaren Zuzendari Exekutiboa izan da eta Editore Zuzendaria Inter Press Service (IPS) agentzian.
- Iraupena:
- 19 min.