Jean Echenoz

Orange, Francia (1947). Soziologia eta ingeniaritza zibila ikasi zituen Rodezen, Digne-les-Bains-en, Lyon-en, Aix-en-Provence-en, Marsellan eta Parisen. Azken hiri honetan bizi da 1970az geroztik. Hogei bat nobela argitaratu ditu eta hainbat literatur sari jaso ditu, besteen artean Médicis Saria 1983an Cherokee eleberriarekin, 1999ko Goncourt Saria Je m’en vais liburuarekin eta Aristeion Saria eta François Mauriac Saria (2006) Ravel izenburuarekin. Idazkera ekonomikoa eta deskriptiboa, eta halaber, sormen handikoa, hitz berrien erabilera zein umore eta ironiaren zigilua dira bere lanaren ezaugarri nagusiak. Ondorengo liburuen egile da, besteak beste: Courir (2008), Emil Zátopek atletaren inguruan eta Des éclairs (Nikola Teslari buruzkoa). Aitzitik, 14 (2012) eleberria Lehen Mundu Gerran kokatzen da eta Envoyée spéciale (2015) Ipar Korean gertatzen da, non, betiko legez, idazleak eguneroko bizitzaren behaketa zehatza egiten baituen.

Elkarrizketa: Rosa de Diego

Rosa de Diego Frantziar Literaturan Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hamaika liburu eta artikulu argitaratu ditu frantziar literatura modernoaren zein garaikidearen egile, genero zein obren inguruan, eta Quebec-eko literaturari buruz, nagusiki antzerkiaren alorrean. Bilbo Unibertsitate Hiria Arte eta Kultura topaketen zuzendari izan da.

Rosa  de  Diego

Iraupena:
21 min.

Laguntzaileak

donosti2016 conversaciones

kursaal_logo



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia