James Rhodes
Pianista
Londres, 1975. Colin Stonen eskutik jaso zituen lehen musika eskolak 14 urterekin James Rhodes pianistak. 1993an, osasun arazoak direla medio, pianoa jotzeari utziko dio erabat. Hamar urte beranduago Edoardo Strabbioli piano irakaslearen tutoretza labur bat jasoko du Veronan, Italian. Osasun arazoen astindu zenbait jasan ostean, 2008. urtean Denis Blais egungo managerra ezagutuko du, eta honek bere lehen diskoa grabatzeko gogoa berotu dio. “Razor blades, little pills and big pianos” izan zen emaitza. Emanaldi tradizional eta soilekin deseroso sentitzeak interpreteentzulegoaren arteko komunikazio zuzena lantzeko unea dela erabakitzera darama. Hartara, musikagileen eta bere bizitza propioaren inguruko gertakari xarmagarrien berri ematen hasiko da errezitaldietan. Beste hiru disko argitaratu ditu eta memoria liburu bat plazaratu du “Instrumental” izenburupean.
Elkarrizketa: Iñaki Salvador
Iñaki Salvador pianista, moldatzailea, musikagilea eta irakaslea da. Musika klasikoan trebatua, bere kabuz landutako musika modernoari eta jazzari dago bereziki lotuta. 15etik gora disko grabatu ditu eta 80 ekoizpen baino gehiagotan hartu du parte. Zinemarako, telebistarako, antzerki zein dantzarako musika sortu du eta jazz jaialdi garrantzitsuetan jardun da. Pianojazzeko irakasle da Euskal Herriko GoiMailako Musika Ikastegian (Musikene).