Jean-Gabriel Ganascia

Jean-Gabriel Ganascia Informatika irakaslea da Pariseko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean (UPCM), Institut Universitaire de France-eko kidea, CERNA-ren kide ere bada (Zientzia digitalen ikerkuntzaren etikari buruzko hausnarketa batzordea Allistenen), EurAI-ekoa (Adimen Artifizialaren Europar Elkartea) eta COMETS-en (CNRS-ren Etika Batzodea) kide eta Presidentea. Adimen Artifizialaren inguruko ikerkuntzarekin darrai Paris 6 Unibertsitateko Informatika Laborategian, non ACASA taldea zuzentzen duen. Lehenago, zientzia kognitiboekin lotutako hainbat ikerkuntza zuzendu zituen Frantzian, eta Science of Cognition taldeko buru izan zen. Egungo ikerkuntza interesen artean ditu ikasketa automatikoa, datu sinbolikoen fusioa, etika informatikoa, ordenagailuen etika eta humanitate digitalen alderdi literarioa. Ondorengo argitalpenak sinatu ditu: Singularitatearen mitoa: adimen artifizialaren beldur izan behar gara? eta Adimen artifiziala: menpekotasun programatu baten bidean?

Elkarrizketa: Jean Andre Viala

Ekialdeko Hizkuntza eta Zibilizazioen Institutuan graduatu ostean, ikuskizunak ekoizteko konpainia sortu zuen Tokion. Albiko (Frantzia) Scène Nationaleren eta Orleanseko zinema japoniarraren bienalaren zuzendari izan zen. Horrez gain, Frantziako Kanpo-arazoetarako Ministerioaren sareko hainbat institutu zuzendu ditu (Laos, Mauricio, Bilbo).

Jean  Andre  Viala

Iraupena:
22 min.

Laguntzaileak

institut francais bilbao

koldo mitxelena



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia