Miguel Zugaza

(Durango, Bizkaia, 1964). Arte Ederretan lizentzia eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean 1987an. Bere ibilbide profesionalari ekin zion 1986an, Bilboko Ikeder zerbitzuen enpresa 1994 urtera arte zuzentzen. Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionalaren zuzendariorde izan da (1994-1996), eta ondoren Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria (1996-2002). Bertako azpiegituren eta programaren berrikuntzan ezinbestekoa izan da bere esku-hartzea. Etapa hura itxi eta Pradoko Museoaren zuzendari bilakatu zen 2002an. Madrilgo Museoan urteak jardun da harik eta 2017an berriz ere Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari bihurtu den arte.

Elkarrizketa: Begoña Marañón

Begoña Marañon SER Euskadiko eskualdeko zuzendaria da eta Radio Bilbao-eko zuzendaria duela 10 urte. Radio San Sebastián zuzendu du, baita Localia Gipuzkoa Televisión ere (2004-2007). Halaber Canal 4 Navarra Televisión (2000-2004) zuzendu du, SER Euskadiko zuzendari komertziala izan da, Radio Bilbao-eko zuzendariordea (1996-2000), Radio Irun-eko zuzendaria (1990-1996), eta Radio San Sebastián-en irrati-etxe musikalen koordinatzailea (1982-1990). Humanitateak eta Komunikazioan lizentziatua da eta Historian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).

Begoña  Marañón

Iraupena:


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia