Sylvia Borren

Genero justizia, berdintasuna, ingurugiroa eta garapenaren aldeko borrokei lotutako emakume europar adierazgarri eta polifazetikoenetakoa da. Sylvia Borren Holandako Greenpeace-ren (2010-2017) eta Oxfam Novib-en (1999-2008) Zuzendari Exekutiboa izan da. Halaber, Pobreziaren aurkako Ekintzaren Mundu Deialdiaren zuzendari-kide ere izan da (2007-2013). Proiektu honek milioika lagun mugitu ditu mundu mailan. Gainera, Worldconnectors, iritzi liderren sarearen zuzendari kide izan da, The New Dialogue Holandako erakundeen plataformaren eta Holandako Gizarte Foroaren sortzaile-kidea eta International Women’s Commitee-ren presidentea.

Elkarrizketa: Miren Gutiérrez

Miren Gutiérrrez Analisia, Ikerketa eta Datuen Komunikazioan Aditua Programaren zuzendaria da eta komunikazio irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Londreseko Overseas Development Institute-eko (ODI) Klima eta Ingurugiroaren Programaren Komunikazio Zuzendaria da. 20 urtetik gorako ibilbidea urratu du kazetari, editore, berriemaile eta erreportari gisa munduan barrena, eta horrez gain, Greenpeace Españaren Zuzendari Exekutiboa izan da eta Editore Zuzendaria Inter Press Service (IPS) agentzian.

Miren  Gutiérrez

Iraupena:
19 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia