Andoni Egaña

Andoni Egaña Makazaga (Zarautz, Gipuzkoa 1961). Bertsolari eta idazlea, Euskal Filologian lizentziaduna da. Vitoria-Gasteizko Udaletxean kultur-teknikari lanak egin zituen (1985-1992), eta orduz geroztik sormen lanetan dabil murgildua. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldun izan da hainbat ediziotan (1993, 1997, 2001 eta 2005), eta finalista 1986, 1989 eta 2009koetan. Zenbait liburu ditu argitara emanak, besteen artean “Zozoak beleari” Jon Sarasuarekin gutunizketa, “Pausoa noiz luzatu” eleberria, zeinarekin Euskadi Saria eskuratu zuen zabalpen arloan, eta “Hogeitabina”, bertsogintzari buruzko gogoeta-liburua. Halaber, diska bat plazaratu zuen 1994an, “Tximeletak sabelean” izenburupean.

Interview: Xabi Paya

Itzultzaile, inprobisatzaile, musikari eta ikerlaria. Graduondoko ikasketok burutu ditu: Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditua (Mondragon Unibertsitatea), Euskal Ikasketak (Asmoz Fundazioa), Multimedia Komunikazioan Unibertsitate Masterra (EHU) eta Kultur Modernoetan Masterra (Birminghameko Unibertsitatea). Irakasle jardun da Erresuma Batuan, Frantzian eta Euskal Herrian. Gidoilari gisa aritu da, eta hainbat hedabideekin kolaboratu du. Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburuaren Programa Kulturalaren zuzendaria izan zen 2014tik proiektuaren amaierara arte.

Xabi Paya

Duration:
16 min.


Compartir

Open space for the spreading of knowledge