Valeria Camporesi

Bologna, Italia. Zinema eta kultura bisualaren historiako eta teoriako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Artearen Historia eta Teoria Sailean. 2023ko urtarriletik Espainiako Filmotekako zuzendaria da. Bere ikerketa-lerro nagusiak hauek dira: kultura nazionala eta ikus-entzunezkoak; zinemaren eta historiaren arteko harremanak, zinemaren eta kultura bisualaren arteko loturak; eta Europako zinemaren historiaren alderdi transnazionalak. Azken argitalpenen artean nabarmentzen dira: Las películas del art cinema y sus públicos. El cine español en la segunda mitad de los años setenta (Madril, Cátedra, 2023); Pensar la historia del cine (Madril, Cátedra, 2014); Il cinema spagnolo attraverso i film (Erroma, Carocci, 2014); Museo Nacional – Centro de Arte Reina Sofíaren bildumako ‘objetu arraroak’: Arrebato (I. Zulueta, 1979) eta ‘beste’ zinema espainiarra eraikitzea.

Elkarrizketa: Joxean Fernández

Euskadiko Filmategiko zuzendaria da 2010eko abenduaz geroztik, eta 2011ko urtarriletik, berriz, Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. Nanteseko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian, eta Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian dago espezializatuta. Zaragozako Unibertsitatean eta Nanteseko Unibertsitatean Doktore da, Zinema eta Guda Zibila Euskadin (1936-2006) izenpeko doktore-tesiarengatik.

Joxean  Fernández

Iraupena:
19 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia