Agnieszka Holland

Polonian jaiotako zinema eta telebistako zuzendari eta gidoigilea, Agnieszka Holland bere herrialdeko zinemagile garrantzitsuenetakotzat jotzen da eta oso ezaguna da poloniar zinemaren olatu berriari egindako ekarpen politizatuengatik. Pragako Zinema eta Telebista Akademian (FAMU) graduatu zen 1971n, eta Krzysztof Zanussi eta Andrzej Wajdaren laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbidea. 1981 baino lehentxeago Frantziara emigratu zuen eta aurrerago Krzysztof Kieslowskiren Trois couleurs (1993-1994) trilogiaren gidoietako aholkulari gisa parte hartu zuen. Bere lanik esanguratsuena Europa Europa da (1991), eta baita In Darkness ere, 2011n atzerriko Oscar sarietarako izendatua. 2017an Alfred Bauer Prize (Silver Bear) saria jaso zuen Berlinalen Spoor lanagatik. Bere azken lanen artean daude Mr. Jones (2019), 30eko hamarkadako Ukrainako goseteari buruzkoa, eta Green Border (2023), Poloniako eta Bielorrusiako mugako migrazio-krisiari buruzkoa. Azken hau Venezian estreinatu zen, eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. Bere ibilbide zinematografikoaz gain, The wire, The Killing eta House of Cards telesailen pasarteak zuzendu ditu Hollandek. 2025ean, Franz Kafkari buruzko biopic bat aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta nazioarteko lehiaketa handietan indarrean egon zela berretsi zuen.

Elkarrizketa: Miren Gutiérrez

Miren Gutiérrrez Analisia, Ikerketa eta Datuen Komunikazioan Aditua Programaren zuzendaria da eta komunikazio irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Londreseko Overseas Development Institute-eko (ODI) Klima eta Ingurugiroaren Programaren Komunikazio Zuzendaria da. 20 urtetik gorako ibilbidea urratu du kazetari, editore, berriemaile eta erreportari gisa munduan barrena, eta horrez gain, Greenpeace Españaren Zuzendari Exekutiboa izan da eta Editore Zuzendaria Inter Press Service (IPS) agentzian.

Miren  Gutiérrez

Iraupena:
19 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia