Pedro Miguel Echenique

Izaba (Nafarroa), 1950. Pedro Miguel Echenique Fisika Zientzietan Doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Doctor of Science Cambridgeko Unibertsitatean. DIPC Donostia International Physics Center­eko lehendakaria da eta Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lehenengo zentro mistoaren sustatzaile eta zuzendari izan da. Aipatzekoa da baita ere Nanogune CIC abian jartzeko egindako ekarpena. Bertako bazkideen batzorde buru da. Halaber, Euskampus Fundazioaren Lehendakariorde ez ezik, Jakiunde Zientzia Arte eta Letren Akademiako Ohorezko Lehendakari ere bada. Honako sariak jaso ditu, besteen artean: Max Planck Fisika Saria eta Príncipe de Asturias Saria Ikerkuntza Zientifikoaren alorrean.

www.dipc.ehu.es/echenique

Elkarrizketa: Gustazo Schwartz

Gustavo Ariel Schwartz Fisikan lizentziatu zen Buenos Aireseko Unibertsitatean 1995ean eta Doktore izendatu zuten 2001ean. CSIC Ikerkuntza Zientifikoen Goi Batzordeko zientzialari titularra da 2008az geroztik. Artearen, Zientziaren eta Humanitateen arteko mugak aztertu eta igarotzea xede duen Mestizajes Programaren sortzaile eta zuzendaria da. El otro lado i puin liburua argitaratu du, La entrevista a ntzezlanaren egilekide da eta Arte, Literatura y Ciencia bloga elikatzen du.

Gustazo  Schwartz

Iraupena:
25 min.

Laguntzaileak

dipc



Compartir