Delphine Minoui

Paris, 1974. Idazle eta kazetari saritua, bere lana Ekialde Ertainean zentratzen da. Ama frantziarra eta aita iraniarra ditu, eta Iranen, Iraken, Afganistanen, Libanon eta Egipton aritu da lanean eta bizitzen. Egun, Istanbulen bizi da (Turkia), Le Figaro egunkarirako korrespontsal gisa lanean. Kazetaritzan aritzeaz gain (2006an Albert Londres Saria jaso zuen), sei liburu ere idatzi ditu, tartean, “Tripoliwood” (Grasset) eta “Je vous écris de Téhéran” (Le Seuil, ingelesezko bertsioa duela gutxi argitaratu du Farrar, Straus and Giroux etxeak). 2018an, bere azken liburua, “Les passeurs de livres de Daraya, une bibliothèque secrète en Syrie” (Le Seuil, ELLE aldizkariko irakurleen 2018ko saria), dokumental bihurtu zuen. “Daraya: la bibliothèque sous les bombes” France 5 kateak eman zuen, eta FIGRA 2019 zinema-jaialdian sari handia eta ikusle gazteen saria irabazi zuen. FIPA jaialdirako ere hautatu dute.

Elkarrizketa: Luisa Etxenike

Luisa Etxenike Donostian jaiotako idazlea da. Bere lanen artean aipatzekoak dira Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Saria), Los peces negros eta Vino nobelak; La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzezlanak; eta El arte de la pesca poema-liburua. Canal Europa kultur atari digitalaren zuzendaria da, baita Un mundo de escritoras literatur jaialdiarena ere. Frantziako gobernuaren Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendapena eskuratu zuen.

 

Luisa  Etxenike

Iraupena:
19 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia