Costa-Gavras

Loutra Iraias, Grezia (1933). Konstantinos Gavras, Costa-Gavras bezala ezagutzen dena, Grezian jaio eta 50. hamarkadaz geroztik Frantzia bizileku duen zinegilea da. Gai kritikoak eta soziopolitikoak jorratzen ditu bere lanetan. Bere hastapenetan thriller politikoa eta drama sentimentala ardatz bazituen ere, azken urteotan fikzio soziala gailentzen da bere filmografian. Missing pelikulak Augusto Pinocheten kolpe militarrean AEBk izandako konplizitatea aztertzen zuen; State of siege filmak, berriz, CIAk Uruguayko diktadurari (1973 – 1985) emandako laguntza salatzen zuen eta L’aveau-n estalkirik gabe azaleratzen zituen estalinismoaren torturak. Egoitza Santuaren eta Hitlerren arteko harreman onak salatu zituen Amen filmean, bai eta langabetuen larritasuna eta bankuen gutizia ere Arcadia-n eta Le Capital-en. Inor mutu uzten ez duen ibilbide oparo baten izenburu zenbait baino ez dira hauek. Diego Galán zine kritikoaren hitzetan “joan den mendeko gertakari nagusienen kronika politikoa osatzen du…eta egun oraina islatzen darrai”.

Elkarrizketa: Joxean Fernández

Euskadiko Filmategiko zuzendaria da 2010eko abenduaz geroztik, eta 2011ko urtarriletik, berriz, Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada. Nanteseko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian, eta Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian dago espezializatuta. Zaragozako Unibertsitatean eta Nanteseko Unibertsitatean Doktore da, Zinema eta Guda Zibila Euskadin (1936-2006) izenpeko doktore-tesiarengatik.

Joxean Fernández

Iraupena:
20 min.

Laguntzaileak

logo_filmoteca_vasca

logo_tabakalera

donosti2016



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia