Jon Maya

Sei urte zituela ekin zion dantzari, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere heziketa nagusia, eta hortik abiatuta landu ditu bere proiektuak. Bakarlari gisa, 1997tik 2005era bitartean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko aurreskulari txapelduna. 1999tik 2001era, Laxok taldeko partaide izan zen, eta proiektu horren ondotik, 2002. urtean, Kukai konpainia sortu zuen. Konpainia horretan dantzari, koreografo eta zuzendari lanak egiten ditu orduz geroztik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz eta artista ugarirekin elkarlanean. Hartara, lankide izan dituzte Mireia Gabilondo, Cesc Gelabert, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, Iker Gómez, Jone San Martín, Israel Galván, Logela Multimedia, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Juan Mari Beltran, Carlos Núñez eta abar. 1997. urteaz geroztik Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da, eta Ereintza Dantza Taldean ere eskolak ematen ditu. Horren gain, hainbat koreografia lantegi eskaini ditu Euskal Herrian zein atzerriko jaialdi eta hirietan.

Elkarrizketa: Luisa Etxenike

Luisa Etxenike Donostian jaiotako idazlea da. Bere lanen artean aipatzekoak dira Cruzar el aguaAves del paraísoAbsoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Saria), Los peces negros eta Vino nobelak; La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzezlanak; eta El arte de la pesca poema-liburua. Canal Europa kultur atari digitalaren zuzendaria da, baita Un mundo de escritoras literatur jaialdiarena ere. Frantziako gobernuaren Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendapena eskuratu zuen.

 

Luisa  Etxenike

Iraupena:
24 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia