Bernardo Atxaga

Asteasu (Gipuzkoa), 1951. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Literatur Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize Saria), Lekuak (2005), Zazpi etxe Frantzian (2009, Estatu Batuetan 2012an argitaratutako hogei fikzio libururik onenetako bat Publishers Weekly aldizkariaren arabera, eta finalista urte bereko Independent Foreign Fiction Prize sarian), Paradisua eta katuak (2012), Nevadako egunak (2013) eta Txoriak kolpeka (2014). Bere obra, 32 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006) eta Imanol Rayok (Bi anai, 2011). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendari.

Elkarrizketa: Iñaki Gabarain

Filologia Hispanikoan eta Dokumentazioan lizentziatu zen Salamankako Unibertsitatean eta ikasketak osatu zituen Columbia eta Princetoneko unibertsitateeetan. Irakasle zein ikertzaile lanetan aritu da Salamankako Unibertsitateko Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuaren sailean eta Madrilgo José Ortega y Gasset Fundazioan. 2008an ekin zion Donostia Kulturako ibilbideari non Ernest Lluch Kultur Etxeko zuzendari eta Literaktum jaialdiaren koordinatzaile dihardu egun.

Iñaki  Gabarain

Iraupena:
24 min.


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia