Javier Aguirresarobe

Eibar (Gipuzkoa), 1948. Optikan lizentziatu ostean, Madrilera aldatu zen Kazetaritzako Eskola Ofizialean ikasketak abiatzeko. Egunkari zenbaitetan lanean aritu zen, baina zinearekiko zaletasunak Zinema Eskola Ofizialean izena ematera bultzatu zuen. Han kamara eta argiztapena gaietan espezializatu zen eta 1973an amaitu zituen ikasketak. Imanol Uribe, Julio Medem, Montxo Armendariz, Fernando Trueba edota Pedro Almodóvar zinegileen filmetan jarduna da. Alejando Amenabar zuzendariaren Los Otros (2001) eta Mar adentro (2004) lanekin nazioarteko aitormena jaso zuen. Espainiatik at, askotariko izenburuak sinatu ditu argazki zuzendari bezala: Milos Formanen Los fantasma de Goya (2006); Woody Allenen Vicky Cristina Barcelona (2008) eta Blue Jasmine (2013), edota The Road (2009), John Hillcoatek Cormac McCarthyren eleberrian oinarrituta zuzendu zuen pelikula. Besteak beste, honoko filmeen argazki zuzendari izan da gaurdaino: Twilight sagaren New moon (Chris Weitz, 2009) eta Eclipse (David Slade, 2010), Poltergeist (Gil Kenan, 2015) edota Thor: Ragnarok (Taika Waititi, 2017). Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zuen 2004an eta hainbat Goya sari irabazi ditu.

Elkarrizketa: Jesús Angulo

Campo de Criptanan jaio zen 1953an. Nosferatu aldizkariaren sortzaileetako bat da, eta oraindik kolaboratzaile, eta halaber, Cimán Cuadernos de Cine argitalpenarekin kolaboratzen du. Ondorengo sortzaileen inguruko liburuen egile edo egilekide da: Javier Aguirresarobe, Juanma Bajo Ulloa, Mariví Bilbao, José Luis Borau, Álex de la Iglesia, Ana Díez, Antxon Eceiza, Fernando Fernán-Gómez, Julio Medem, Antonio Mercero, Pedro Olea, Elías Querejeta, Arturo Ripstein, Enrique Urbizu, Imanol Uribe edota Julio Verne. Era berean, zineari buruzko artikulu ugari sinatu ditu.

Jesús Angulo

Iraupena:
25 min.

Laguntzaileak

logo_tabakalera

logo_filmoteca_vasca



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia