Alfredo Rodríguez Antigüedad

Medikuntzan Doktorea da (EHU) eta unibertsitate aditua Epidemiologian eta Teknologia Berrietan (UNED). Madrilgo 12 de Octubre Hospitalean egin zuen neurologia espezialitatea. Egun, Gurutzetako Hospitaleko Neurologia Zerbitzuburua da eta bertan zuzentzen du Esklerosi Anizkoitzaren Unitatea; Basurtuko Unibertsitate Hospitaleko zerbitzuburu izan zen lehenago, 14 urtez. Halaber, neurologiako irakasle elkartua da EHUko Neurozientzien Sailean. Ikerlari nagusi gisa, II eta III faseetako 20tik gora entsegu klinikoetan hartu du parte, baita esklerosi anizkoitzaren inguruko ikerkuntza lehiakorren proiektuetan ere. Argitalpenak sinatu ditu bertako nahiz nazioarteko aldizkari zenbaitetan. Esklerosi anizkoitzaren tratamenduarekin lotutako hainbat lan talde, fundazio eta erakunde desberdinetako batzordeetako kide da, eta orobat, medikuntzako zenbait aldizkarietako erredakzio komiteko kide edota aholkulari ere bada. Besteak beste, honako karguak bete ditu: Espainiako Neurologia Elkarteko (SEN) alor zientifikoaren koordinatzailea, Gaixotasun Desmielinizatzaileen Lantaldeko koordinatzailea eta Espainiako Neurologia Elkarteko (SEN) Presidentea. Bere lan zientifikoa dela eta, eta esklerosi anizkoitzari buruzko ikerketari eskainitako ibilbideari esker, 2016. urtean SEN Saria jaso zuen.

Elkarrizketa: Víctor Bermúdez

Humanista, Literaturaren Teorian Doktorea. Donostia International Physics Center-eko Mestizajes programan jarduten da ikerlari gisa, baita Salamankako Unibertsitateko ILICIA taldean ere. Pentsamendu zientifikoaren eta artistiko-literarioaren arteko harremanak interesatzen zaizkio, eta orobat, idazketa poetikoaren prozesuak. Periplo aldizkariaren zuzendaria izan zen. Lorand Gaspar, Bernard Noël, Heather Dohollau eta Amina Saïd-en obrak itzultzen ditu. Beti gordetzen du poema-liburu bat bere zorroan.

Víctor Bermúdez

Iraupena:
19 min.

Laguntzaileak



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia