Annabel Martín

GRID-en zuzendaria da (Dartmoutheko Unibertsitateko Genero Ikasketen Institutua, AEB). Filologia Hispanikoan eta Ingelesean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta ikasketak osatu zituen Oregoneko Unibertsitatean, non doktoregotza eta masterra eskuratu zituen. ETAren amaieraren osteko testuinguru kulturala eta artearen papera adiskidetze prozesuan ditu aztergai egun Rest in Peace: The Basque Political Contours of the Arts-en, hots, euskal artista zenbaitekin elkarlanean landutako proiektuan. Halaber, hainbat ikerketa taldeetako kide da, besteen artean, Valentziako Unibertsitatean turismoa eta nazio identitatea aztergai duenarena eta Komunikazio Ikerketak deritzon talde proiektukoa (Boston College, Deustuko Unibertsitatea, Dartmouth College). Azken honek, goi mailako ikastetxeetako curriculumaren genero ikuspegia aztertzen dihardu.

Elkarrizketa: Pilar Rodríguez

Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko Hispaniar Filologiako lizentziatua da (Donostia) eta Harvardeko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromantzeetako doktorea (Cambridge, AEB). Columbiako Unibertsitateko (New York, AEB) irakasle izan zen 2002ra arte, eta egun, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusekoa da. Artikulu ugari argitaratu ditu literaturaz, zineaz, kulturaz eta genero ikasketez.

Pilar Rodríguez

Iraupena:
20 min.

Laguntzaileak

logo_grid

logo_univdeusto



Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia