Nathacha Appanah

(Mahérbourg, Mauricio uhartea) Nathacha Appanah idazlea da. Bere lehen eleberria, Les Rochers de Poussière d ‘Or (Gallimard argitaletxea), 2003an argitaratu zen. Besteak beste, Dernier Frère (2007), Tropique de la violence (2016) eta Rien ne t’appartient (2021) liburuen egilea da.

Bere lanak familia harremanak, memoria, geopolitika eta gizarte gaiak jorratzen ditu, luma sentikor eta zehatz batekin. Maurice uhartean jaio zen eta Frantzian bizi da azken urteetan. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, euskarara, eta literatura sari ugari lortu ditu. 2022an, Frantses Hizkuntzaren Saria jaso zuen bere obra guztiagatik, eta Sciences Po-ko idazle katedra hartu zuen. 2023an argitaratu zuen La Mémoire délavée liburuarengatik Prix des Ecrivains du Sud saria jaso zuen.

Elkarrizketa: Luisa Etxenike

Luisa Etxenike idazlea da eta egun Canal Europaren zuzendaria. Hainbat urte daramatza Un mundo de escritoras literatur jaialdia zuzentzen, eta urte batzutatik hona sormenezko idazketa tailer baten arduraduna da. Ondorengo nobelak argitaratu ditu, besteen artean: Los peces negros (2005), El ángulo ciego (2009ko Euskadi Literatura Saria), El detective de sonidos (2011) eta Aves del paraíso (2019), baita El arte de la pesca (2015) poema-liburua ere. Halaber, Cruzar el agua (2022), Llevar en la piel (2023, Aste Beltzeko Silverio Cañada Memoriala Saria) eta Cuerdas (2025) argitaratu ditu. Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen 2007an.

Luisa  Etxenike

Iraupena:
20 min


Compartir

Jakintzaren hedapenerako gune irekia