Delphine Minoui
Kazetaria
Paris, 1974. Idazle eta kazetari saritua, bere lana Ekialde Ertainean zentratzen da. Ama frantziarra eta aita iraniarra ditu, eta Iranen, Iraken, Afganistanen, Libanon eta Egipton aritu da lanean eta bizitzen. Egun, Istanbulen bizi da (Turkia), Le Figaro egunkarirako korrespontsal gisa lanean. Kazetaritzan aritzeaz gain (2006an Albert Londres Saria jaso zuen), sei liburu ere idatzi ditu, tartean, “Tripoliwood” (Grasset) eta “Je vous écris de Téhéran” (Le Seuil, ingelesezko bertsioa duela gutxi argitaratu du Farrar, Straus and Giroux etxeak). 2018an, bere azken liburua, “Les passeurs de livres de Daraya, une bibliothèque secrète en Syrie” (Le Seuil, ELLE aldizkariko irakurleen 2018ko saria), dokumental bihurtu zuen. “Daraya: la bibliothèque sous les bombes” France 5 kateak eman zuen, eta FIGRA 2019 zinema-jaialdian sari handia eta ikusle gazteen saria irabazi zuen. FIPA jaialdirako ere hautatu dute.
Elkarrizketa: Luisa Etxenike
Luisa Etxenike idazlea da eta egun Canal Europaren zuzendaria. Hainbat urte daramatza Un mundo de escritoras literatur jaialdia zuzentzen, eta urte batzutatik hona sormenezko idazketa tailer baten arduraduna da. Ondorengo nobelak argitaratu ditu, besteen artean: Los peces negros (2005), El ángulo ciego (2009ko Euskadi Literatura Saria), El detective de sonidos (2011) eta Aves del paraíso (2019), baita El arte de la pesca (2015) poema-liburua ere. Halaber, Cruzar el agua (2022), Llevar en la piel (2023, Aste Beltzeko Silverio Cañada Memoriala Saria) eta Cuerdas (2025) argitaratu ditu. Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun izendatu zuen 2007an.
- Iraupena:
- 19 min.